Ostiraletik aurrera maskara eramatea derrigorrezkoa izanen da Nafarroan. Maskara kentzeko salbuespenak izanen dira: kirola egiterakoan, natur guneetan edo mendian ibiltzerakoan, igerilekuetan, tabernetan zerbait hartzerakoan edo lantokietan 1,5 metroko distantzia gordez gero. Azken egunetan Nafarroako hiriburuan eta Tuteran agertu diren agerraldien aurrean eta sintomarik gabeko pertsonen kasuek gora egin dutelako hartu du Nafarroako Gobernuak foru agindu bidez maskaren erabilera derrigortzean erabakia. Osasun Departamentuak neurri gehigarriak har ditzake.