Zein da ikasturteko Guaixe astekariko azal politena?

Guaixe 2020ko uzt. 16a, 11:02

Koronabirusak jotako ikasturtea izan da hau, eta horrek Guaixe astekarien azaletan islada izan du. Hala ere, irailetik gaur egun arte 40 bat azal sortu ditugu, eta zuen gustukoenak ezagutzea nahi dugu. 

Hamaika hilabete, hamaika istorio, hamaika gai eta hamaika ilustrazio. Hamaika hilabete hauetan gauza asko gertatu dira, inoiz pentsatuko ez zirenak ere: pandemia bat. Guaixe Sakanan gertatzen denaren isla izan nahi du, gertaerak jaso eta kontatzen ditu, eta gertakari guzti horiek aurkezpen txartela astekariaren azala da. Azal bakoitzak barruan joango denaren laburpena dela esan daiteke: zoriontsuak, tristeak, deskriptiboak zein abstraktuak, koloredunak, ilunak... mota askotakoak izan daitezke. Orain, irakurleen gustukoenak zein diren jakin nahi dugu, eta horretarako zuen bozkak behar ditugu: 

https://guaixe.eus/lehiaketa/1589281082793

Esteka horretan klikatuz gero, ikasturtean argitaratutako azal guztiak ikusiko dituzue. 

  1. Azal guztietatik zuen hiru gustukoenak aukeratu behar dituzue. 
  2. Behe behean datu pertsonalak betetzeko tarte bat dago. Datuak sartu behar dituzue, bestela, bozkak ez dira zenbatuko. Telefono zenbakia XXX XX XX XX formatuan sartu behar duzue, bestela, akatsa bezala identifikatuko du. 
  3. Datuak sartu behar dituzue... bozketan parte hartzeagatik eta bazkideak bazarete Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren, liburuaren eta ipuinen eta Guaixe25 kit-aren zozketan sartuko zaretelako!

Gainera, Guaixeko irakurleek aukeratutako azala Tokikom sarietara aurkeztuko dugu. Animatu, eta parte hartu!