Txirrindularitza

Burunda klubean 47 txirrindulari trebatzen ari dira

Maider Betelu Ganboa 2020ko uzt. 17a, 11:07

Burunda Txirrindularitza Taldeak aurtengo taldeen aurkezpena egin zuen larunbatean Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Guztira 47 txirrindulari trebatuko dira talde gorrian, eskolen mailan (promesak, hasiberriak, kimuak eta haurrak), kadeteen mailan eta juniorren mailan. Ekitaldia hasi baino lehen, taldeen argazkiak egin zituzten Iortiako zabalgunean. Normaltasun berri honetan, talde guztiaren argazkia maskarak jantzita egin zuten. Hasiberria den denboraldian aritzeko gogotsu daude guztiak.

Erlazionatuak

Burundak denboraldi atipikoa aurkeztu zuen

Maider Betelu Ganboa 2020 uzt 20 Altsasu