Opazank bideo lehiaketaren irabazleak

Guaixe 2020ko uzt. 17a, 10:40

Itoitz Aldasoro eta Joxe Aldasoro etxarriarrek irabazi dute Sakanako hizkera, hitz eta esamoldeen erabiltzera sustatzea helburu duen bideo lehiaketak. Bigarren saria Etxarri Aranazko AEK-ko taldeak irabazi du. 

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zebitzuak bigarren urtez Opazank bideo lehiaketa antolatu du. Helburua ikus entzunezkoen bidez Sakanako hizkuera, hitz eta esamoldeen erabiltzea sustatzea da. Udalzenean lehiaketara aurkeztutako film laburrak mustutzeko emanaldia antolatzeko asmoa dago Etxarri Aranatzen. 

Opazank bideo lehiaketaren sariak Etxarri Aranatzen gelditu dira. Itoitz Aldasoro eta Joxe Aldasoro etxarriarren Arrastuek bideo izan da lehenengo irabazlea. Lan taldean Nati Jauregi, Susu Garrido eta Alazne Junizek osatu dute. 300 euroko saria irabazi dute. 

Bigarren saria Etxarriko AEK-ko taldeak irabazi du Laugerna milurtekue lanarekin. Taldea Eufe Razkin, Maite Arruabarrena, Reme Ulaiar, Nieves de Esteban, Eva Maria Palazuelos, Dolo Urkijo, Ariane Paniagua, Axun Erdozia eta Idoia Artiedak osatu dute. 200 euroko saria irabazi dute. Iaz lehen bideo lehiaketaren lehen saria irabazi zuten.