Uztailaren 18tik 'aisialdirako bajerak', 'piperoak' edo antzeko lokalak debekatuta daude Nafarroan. Osasun sailburuak jakinarazi duenez, azken asteetan, eta bereziki azken egunetan, koronabirusak eragindako osasun krisialdiak izandako bilakaeraren arabera hartu dute gazteen lokalak ixteko erabakia. Hortaz, lokal hauetako edozein jarduera debekatuta dago. Egoeraren bilakaeraren arabera, neurria berrikusi ahal izanen dutela jakinarazi dute.