Urbasan desagertua

Guaixe 2020ko uzt. 21a, 09:24
Bioitza kanpineko ikuspegia.

Onik agertu zen 84 urteko gizonezkoa.

Altsasuko eta Cordovillako suhiltzaileen parkeetako kideek, suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko kideek eta Foruzaingoaren helikopteroak gizonezko baten bilaketan parte hartu zuten Urbasan atzo. 84 urteko gizonezkoa zen desagertutakoa eta onik agertu zen Bioitza kanpinaren inguruan. Badaezpada Altsasuko osasun etxera eraman zuten Altsasuko suhiltzaileen anbulantzian.