ZALDI URDINA

Erabiltzailearen aurpegia Iortia Kultur gunea 2020ko api. 21a, 08:01

ZALDI URDINA

urria 24
EMANALDIAK

  • urria 24 19:30
  • PREZIOA

    10,00 € - 12,00 €

    ARETOA

    1 ARETOA | SALA 1

    SARRERAK EROSI

    ARTEDRAMA · AXUT! · DEJABU

    SARRERETATIK ATERATAKOA BERRIA FUNDAZIOARENDAKO IZANEN DA

    Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

    Amets, Aingeruren 22 urteko arreba da, bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera, Aingeru poliziek baino lehenago aurkitzeko. Izan ere, astebeteren buruan, 18 urte beteko ditu Aingeruk. Atzera kontaketa bat da.

    Antzezlana Justo Arriolak idatziriko A los pies del caballo liburuaren irakurketatik abiatu da. Euskal Herrian drogaren eta, zehazkiago, heroinaren inguruko ikerketa egin zuen idazleak. Euskal Herriko historia markatu du zaldi zuriak, eta 1980ko hamarkadari lotzen bazaio ere, gaur egungo egoerari buruz gogoetatu nahi izan dute gidoigileek.

    Sarreren prezioak

    • BERRIAlagunek: aurretik: 10 € · Egunean bertan: 12 € (Sarrerak iortiakultura.com webgunea erabiliz erosten dituzten Berrialagunek, sarrerarekin batera berrialaguna txartela erakutsiko dute ikuskizunaren egunean)
    • Sarrera orokorra: aurretik: 12 € · Egunean bertan: 14 €

    Antzezlana Sakanako Berrialagunek antolatu dute Sakanako Mankomunitatearekin batera.

    FITXA ARTISTIKOA

    Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
    Zuzendaritza: Ximun Fuchs
    Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
    Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
    Produkzioa: Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia, Axut!
    Jantziak: Marodi sorkuntzak
    Argiztapena: Josep Duhau, Aitz Amilibia
    Eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia
    Koreografia: Philippe Ducou
    Musika: Asier Ituarte
    Abeslaria: Amaia Aulestia

    Osorik irakurri