Mila esker, Joseba Jimenez Marin

Erabiltzailearen aurpegia Pello Astiz Auzmendi 2020ko uzt. 24a, 08:11

Duela zortzi bat urte, zure telefono deia jaso nuen. Nik ez nekien norena zen dei galdu hura; hala ere, deiari erantzutea erabaki nuen, eta hor azaldu zinen. Ez genuen elkar ezagutzen. Zu mendizalea zinen - ni bezala -, eta Beriain mendiaren hego-mendebaldean zenbiltzala, nire motxila aurkitu zenuen nik hura galdu eta hilabete bat geroago. Motxila  Iurbain arratearen goialdetik erori zitzaidan, eta ezin izan nuen aurkitu elurra zela eta. Barruan nire izen-abizenak ageri ziren giltzari batean. Etxarriko mendizaleei galdetu, eta horrela kontaktatu zenuen nirekin. Duela gutxi, motxila aurkitu zenuen tokira joan nintzen, jakin-minez nengoelako ea nolakoa zen ezagutzen ez nuen paraje hura. Han nengoela oroitu nintzen zuk egin zenidan mesede handi hartaz. Bere garaian eskertu nizun, eta, orain, zurekin gogoratu, eta berriz ere bihotzez eskertu nahi dizut zuk egindakoa. Zuri esker, motxila hori askotan erabiltzen dut oraindik ere.
Ongi izan, Joseba, zauden tokian zaudela.