Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 5.964.271,56 euro eman die herrialdeko 272 udalei. Sakanako 15 udalek bere 121 hautetsiak ordaintzeko diruaren % 5,66 jasoko dute, hau da, 337.721,25 euro. Populazioaren arabera, udalek zinegotzi gehiago edo gutxiago dituzte, eta hori kontuan izanda egin da diruaren banaketa.
| Hautetsiei ordaintzeko udalek jasotako dirulaguntza | ||
| Udalerria | Zinegotziak | Kopurua |
| Altsasu | 13 | 58.525,66 |
| Arakil | 7 | 17.684,11 |
| Arbizu | 9 | 21.221,36 |
| Arruazu | 5 | 12.025,13 |
| Bakaiku | 7 | 17.684,11 |
| Ergoiena | 7 | 17.684,11 |
| Etxarri Aranatz | 11 | 33.953,72 |
| Irañeta | 5 | 12.025,13 |
| Irurtzun | 11 | 33.953,72 |
| Iturmendi | 7 | 17.684,11 |
| Lakuntza | 9 | 21.221,36 |
| Olatzagutia | 9 | 21.221,36 |
| Uharte Arakil | 7 | 17.469,15 |
| Urdiain | 7 | 17.684,11 |
| Ziordia | 7 | 17.684,11 |
| Sakana | 121 | 337.721,25 |