Pilota

Binakako Txapelketaren buelta zehaztu dute

Guaixe 2020ko uzt. 24a, 09:16

Masters Caixabank Torneoa bukatuta berrekingo zaio Binakako Txapelketari.

Urriaren 3an eta 4an Binakako finalerdietako ligaxkako 2. eta 3. jardunaldia jokatuko da,  Labriten eta Astelenan

COVID-19ak bete betean harrapatu zuen Binakako Pilota Txapelketa. Hain zuzen ere, finalerdietako lehen jardunaldia jokatu berria zen guztia gelditu zenean. Aspek eta Baikok Binakako Pilota Txapelketaren buelta noiz izango den zehaztu dute. Urriaren 3an eta 4an jokatuko da finalerdien bigarren jardunaldia, eta urriaren 10ean eta 11n hirugarren jardunaldia. Final handia Bizkaia pilotalekuak hartuko du, ongi bidean, urriaren 18an. 

Binakako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldia jokatuta, Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija bikoek puntu bana dute eta Jaka-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoek, aldiz, ez dute punturik. 

Binakako egutegia

Binakako finalerdien ligaxkako 2. jardunaldia:

  • Urriaren 3an, Labriten: Jaka-Zabaleta / Laso-Albisu
  • Urriaren 4an, Eibarko Astelenan: Olaizola II.a-Urrutikoetxea / Ezkurdia-Martija

Binakako finalerdien ligaxkako 3. jardunaldia:

  • Urriaren 10ean edo 11n, Labriten edo Astelenan:
    • Olaizola-Urrutikoetxea / Jaka-Zabaleta
    • Ezkurdia-Martija / Laso-Albisu

Finala:

  • Urriaren 18an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan