Txirrindularitza

Josu Etxeberria, Nafarroako 23 urtez azpiko Txapelketako txapeldunordea

Guaixe 2020ko uzt. 27a, 12:03

Ailetz Lasa seigarren postuan sailkatu zen

Larunbatean afizionatuen mailako txirrindularitza lasterketa jokatu zen Villatuertan, aldi berean Nafarroako elite txapelketa eta 23 urtez azpiko txapelketa zena. Proba oso nahasian Baque taldeko Jon Barrenetxea bizkaitarra gailendu zen (3:09:49), Villatuertako helmugara bakarrik iristean. Rias Baixas taldeko Victor Etxeberria bigarrena sartu zen, 3 segundora, eta Lizarteko Ivan Cobo hirugarrena, 3 segundora.
Nafarroako Txapelketari dagokienez, Victor Etxeberriak elite mailako txapelketa irabazi zuen, eta Laboral Kutxa taldeko Asier Etxeberriak 23 urtez azpikoa. 23 urtez azpikoan Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarreko Josu Etxeberria bigarrena sailkatu zen, eta Laboral Kutxako Ailetz Lasa ziordiarra seigarrena.