Onik opatu dute gizonezkoa Urbasan

Guaixe 2020ko uzt. 27a, 09:09
Suhiltzailea bilaketa lanetan.

Bi orduz aritu ziren bilatzen atzo arratsaldean.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek galdutako gizonezko baten berri ematen zuen gaztigua jaso zuten atzo arratsaldean. Haren bila Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldea abiatu ziren. Azken hori helikopterotik aritu zen bilaketa lanetan. Bi orduko bilaketaren ondoren, onik opatu zuten gizonezkoa. 


Ubabako ikuspegia suhiltzaileen helikopterotik.