"Sakandarrak Izan bidea, denak etxera martxara deitzen ditugu!"

Guaixe 2020ko uzt. 29a, 10:34

Izan Bidea dinamikaren barruan, Sarek #SakanaMartxan ibilaldia antolatu du larunbaterako. Bi zutabe izanen ditu martxak: Irurtzundik Etxarri Aranatzera Izan bidea zutabea izanen da, 23,9 km eginen dituena 15:00etan abiatuko dena, eta, bestetik, Ziordia eta Etxarri Aranatz artea Denoak etxera zutabea ibiliko da, 17,3 km eta 16:30ean abiatuko denak. Bi zutabeak 20:00etan Etxarri Aranatzen bat eginen dute eta manifestazioa eginen da.