Mank ur-kontagailuen irakurketa egiten hasiko da

Guaixe 2020ko uzt. 29a, 09:39
Kontagailuko irakurketa egiterakoan kontuan hartu beharreko zenbakiak beltzak dira.

Hiruhilekoari buruzko irakurketa agorrilaren 10etik 21era eginen du. Arbizun aste honetan ari dira egiten.

Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak jakinarazi du aurtengo hirugarren hiru-hilabeteko ur kontsumoaren irakurketak egiten hasiko dela. Agorrilaren 10etik 21era eginen du kontagailuaren irakurketa Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Bakaikun, Iturmendin, Urdiainen eta Olatzagutian. Etxejabeak etxean opatzen ez dituzten kasuetan Mank-eko langileek ohar bat utziko diete ur kontsumoaren irakurketa Ur Zerbitzuari jakinarazteko eskatuz. Horretarako, telefonoz hots egin daiteke, (948 464 867, 4. luzapena), whatsapp mezua bidali daiteke 663 399 732 telefono zenbakira edo e-posta mezua bidali ura@sakana-mank.eus helbidera. Kontagailuan komaren aurretik dauden beltzezko zenbakiak dira eman behar direnak.

Mank-etik gaztigatu dutenez, “garrantzitsua da irakurketa bidaltzea; hiru-hilabeteko honetan kontsumorik ez neurtzen bada, hurrengo fakturan kobratu beharko da atzeratutako kontsumo hori. Beraz, bi hiru-hilabetekoren kontsumoa faktura bakarrean joanen litzateke, pagatu beharrekoa handituz”.