Andra Mari ikastolak baditu eguzki plakak

Guaixe 2020ko uzt. 30a, 19:58

Argindarra sortzen dituzte plaka fotovoltaikoak jarri dituzte Nafarkoopeko bazkideen egindako ekarpenekin.

Andra Mari ikastolako eraikin berriko teilatuan Goienerrek 192 eguzki plaka jarri ditu. 380 metro karratu estali dituzte eta, guztira, 72 kilowatteko potentzia izan du instalazioak. Sortzen den argindarraren zati bat ikastolara bideratuko da, bertan kontsumitzeko. Soberan dagoen gainontzeko energia sarera bota eta Goienerrek erabiliko du bere bazkidetza guztiari bideratzeko. Urteko egun guztiak kontuan izanda, ikastolak kontsumitzen duena baino % 47 gehiago sortuko da. Gauez argindarrik sortzen ez denez baina ikastolak kontsumoa duenez, energia instalazio horren bitartez kontsumituko duten % 60 euren teilatuan sortuko da. Gainontzeko % 40 sarera bota eta Goienerreko bazkidetzari zabalduko zaio.

Eguzki plakak jartzeko lanak ikasleak ez zeuden garaian egin dituzte Horretan ere osasun-krisialdiak eragina izan du eta uste baino pixka bat beranduago jarri dituzte plakak.