Estatu kolpeko, eta ondorengo biktimak gogoan

Guaixe 2020ko ira. 7a, 11:04

1936ko estatu kolpeko eta ondorengo errepresioko biktimendako egia, memoria, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko ekitaldia egin zen atzo Otsaportillon. Sakanako udalek antolatutako ekitaldia izan zen, aurten Urdiaingo eta Altsasuko Udalek ardura izan zen ekitaldia prestatzea. Jokin Zelaia (Altsasuko zinegotzia), David Oroz (Urdiaingo alkatea) eta Javier Ollo (Altsasuko alkatea) izan ziren ekitaldian hitza hartu zutenak.