1936ko estatu kolpearen eta ondorengo errepresioaren biktimen omenezko ekitaldia egiten da 80ko hamarkada hasieratik Otsaportilloko lezearen ondoan. Etxarri Aranazko Udalak eta senideek antolatu zuten 2016ra arte. Sakanako 14 udalek hitzarmena sinatuta zuten 2017an eta, binaka, haiek dira urtero ekitaldia antolatzeaz arduratzen direnak. Aurten Urdiaingo eta Altsasuko udalen txanda izan da.