Bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2020ko ira. 8a, 10:42
2016-2017ko Altsasuko bertso eskolako ikasleak. ARTXIBOA

Irailaren 7tik 27ra Nafarroako Bertso Eskoletan izena emateko aukera izanen da. Sakanan zazpi talde daude. Urriaren 5ean abiatuko dira eskolak, osasun neurri guztiak bermatuta

Nafarroako Bertsozale elkarteak Nafarroako Bertso Eskolak martxan jarri ditu. Izena emateko epea atzo hasi zen eta 27ra bitartean iraungo du. Izena ematea www.bertsozale.eus/nafarroa webgunearen bidez egin behar da. Urriaren 5ean hasiko dira eskolak, osasun neurri guztiak bermatuta. Sakanan zazpi talde daude Irutzun, Lakuntza, Etxarri Aranatz, Urdiain eta Altsasu herritan banatuta. 

Bertso Eskolak bertsogintzan trebatzeko guneak dira, Nafarroako Bertsozale elkarteak jakinarazi duenez. "Hori baino askoz gehiago ere badira": Bertsolaritzaren teknikak erakustearekin batera, euskararen alderdirik jostagarri eta dibertigarriena ere praktikan jartzen direla gaineratu du elkarteak. "Gainera, sortzeko, ideiak eta diskurtsoak garatzeko edota jende aurrean aritzeko trebetasunak ere garatzen dira". 

Sakanan zazpi talde eskaintzen ditu Nafarroako Bertsozale elkarteak:

Bertso Eskolak Sakanan

  • Irurtzun(LH5-6). Astearteak, 16:15-17:15. Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza
  • Lakuntza (LH6-DBH1). Ostiralak, 16:00-17:00*. Kultur Etxean. Irakaslea: Idoia Granizo
  • Etxarri Aranatz (DBH4). Asteazkenak, 19:30-20:30. Kultur Etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre
  • Etxarri Aranatz (LH5-6). Astearteak, 16:30-17:30. Kultur Etxean. Irakaslea: Eneko Lazkoz
  • Urdiain (LH4-DBH2). Ostiralak, 17:15-18:15*. Udaletxean. Irakaslea: Idoia Granizo
  • Altsasu (DBH 4-Batxilerra). Astearteak, 19:30-20:30*. AEK Euskaltegian. Irakaslea: Idoia Granizo
  • Altsasu (LH6-DBH2). Ostiralak, 18:30-19:30. AEK Euskaltegian. Irakaslea: Idoia Granizo