Txirrindularitza

Jorge Azanzak Euskadi Fundazioko kirol zuzendari izaten jarraituko du beste hiru urtez

Guaixe 2020ko ira. 8a, 11:47
Jorge Azanza taldea gidatzen, autotik. Argazkia: Euskadi Fundazioa.

Altsasuarrak nabarmendu du “ametsa” dela talde laranjako zuzendari izaten jarraitzea

Euskadi Fundazioak atzo jakitera eman zuenez, Jorge Azanza altsasuarrak taldeko kirol zuzendari izaten jarraituko du beste hiru denboraldiz. Euskadi Fundaziotik nabarmendu duenez, “asko pozten gaituen albistea” da Jorge Azanzaren kontratuaren berritzea. Bestalde, Jorge Azanzak Twitterren azaldu du talde laranjako zuzendari izaten jarraitzea “ametsa” dela. “Eskertzea da dagokidana, eskertzea eta guztia ematen jarraitzea” aitortu du entrenatzaile altsasuarrak.