Min hartutako mendizalearen erreskatea

Guaixe 2020ko ira. 9a, 10:04
Mendizalea min hartuta Aralarren. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

Orkatila hautsia izan zezakeen mendizalea jaso zuten suhiltzaileek Aralarren.

Beloki mendian, Aralarren, min hartu zuen mendizale batek eta larrialdi zerbitzuetara ahots egin zuen. Gaztigatu zuenez, txonboloa hautsita izan zezakeen. Atzo arratsaldean izan zen hori. Altsasuko suhiltzaileen parkeko langileek mendira jo zuten, mendizalea jaso eta osasun zerbitzuen esku uzteko.