Bost film labur aurkeztu dira Gozamenez lehiaketara

Guaixe 2020ko ira. 17a, 10:22
Aurreko lehiaketa batera aurkeztutako lan baten irudia.

Gogoko ikus-entzunezkoaren aldeko botoa emateko aukera izanen da www.altsasu.eus web orrian hilaren 23ra arte

Nola gozatzen eta disfrutatzen duzu? Galdera horri film labur baten bidez erantzutea proposatu zien Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 12 eta 25 urte arteko gazteei. Ikus-entzunezko lanen bidez gazteek sexualitateari buruzko hausnarketak partekatzea zen helburua. Epea despedituta bost lan aurkeztu dira lehiaketara. Horiek udalaren webgunean ikusgai izanen dira hilaren 23ra arte. Film laburrak ikusteaz aparte, gogoko lanaren aldeko botoa emateko aukera ere izanen da www.altsasu.eus atarian. Botoa emateko eskubidea Altsasun erroldatutako 12 eta 30 urte arteko gazteek izanen dute. 

Behin botoak zenbatuta, Altsasuko film laburren txapelketako sari banaketa lastailaren 2an eginen da. Guztira hiru sari daude: banakako lan onenari (70 euro), talde lan onenari (250) eta botoen bidez erabakiko den publikoaren saria (100 euro). 

Aurkeztutako lanak 
Contemple tanto
Sinopsia: Erotismoak eta sentsualitateak ez dute inor zertan beldurtu, salbu eta euren moralitatearen gatibu daudenak.

Dantza gua
Sinopsia: gozatu; zerbait sortuz, dantza eginez, musika jarriz, gorputza mugituz. 

Feliz con poco
Sinopsia: zoriontasuna eta gozamena bizitzaren gauza txikietan daude.

Summer Vibes
Sinopsia: disfrutatu egiten nauten persona eta lekuak
   
Green Summer
Sinopsia: maite ditugunekin disfrutatzen ditugun uneak: naturan, animaliekin edo bidaiak eginez.

Erlazionatuak