Erremontea

Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Txapelketako partidak gaur Uharten eta bihar Arbizun

Guaixe 2020ko ira. 11a, 11:41

Gaur Uharte Arakilgo frontoiak bi partida hartuko ditu 22:00etatik aurrera eta bihar Arbizukoak, 18:00etatik aurrera. Sarrera dohainik da

2020ko Nafarroako Foru Komunitatearen XV. Erremonte Txapelketa Sakanara helduko da asteburuan. Zehazki, txapelketako bi partida jokatuko dira, gaur bat Uharte Arakilen eta bestea bihar, Arbizun, eta, horretaz gain, jaialdia zabaltzeko partidak ere izanen dira. Sarrera doakoa da, baina minbizia duten haurrek biltzen dituen Adano elkartearendako borondateko dohaintzak jasoko dira. Sakanan horren ohikoa ez den erremonteaz gozatzeko aukera izango dugu, bada, gaur Uharte Arakilen eta bihar Arbizun, eta dohainik, gainera. 

Bi erremonte jaialdiak:
Gaur, ostirala, 22:00etan, Uharte Arakilen
Erburu-Ion / Matxin III.a-Saldias
Txapelketako partida: Zeberio II.a-Garces / Ezkurra II.a-Barricart

Bihar, larunbata, 18:00etan, Arbizuko kiroldegian
Beñat-Otano / Erburu-Larretxea
Txapelketako partida: Aldabe-Ion / Matxin III.a-Azpiroz