Erremontea

Matxin III.ak eta Azpirozek sorpresa eman zuten Arbizun

Guaixe 2020ko ira. 14a, 11:15

Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Txapelketako larunbateko Arbizuko jaialdian Matxin III.ak eta Azpirozek 25 eta 35 irabazi zieten Aldaberi eta Ioni

Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa-Magna 2020 Sari Nagusia Sakanara iritsi zen asteburuan. Hain zuzen ere, txapelketako hasierako ligaxkako azken aurreko jardunaldiko bi jaialdi jokatu ziren gurean, bata ostiralean, Uharte Arakilen, eta bestea larunbatean, Arbizun. Txapelketa Remonte Fundazioak eta eRemonte Beti Euskal Jai fundazioak antolatu dute, Uharte Arakilgo Eta Arbizuko jaialdiak ikusteko sarrera dohainik zen, eta minbizia duten haurren aldeko Adano elkarteareandako dohaintzak jaso ziren. Osasun segurtasun arau guztiak beteta, giro pilotazale oso polita izan zen aipatu jaialdietan. 

Ostiralean, Uharte Arakilgo jaialdian, Ezkurrak eta Barricartek 33 eta 35 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Garcesi partida oso estu eta ikusgarrian. Eta hurrengo egunean, Arbizun, Matxin III.ak eta Azpirozek sorpresa eman zuten eta 25 eta 35 irabazi zieten Aldabe eta Ion faboritoei. 

Asteburuan Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketako hasierako ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da Garesen. Ostiralean Zeberio II.ak eta Garcesek Matxin III.a eta Azpiroz izan zituzten aurkari eta larunbatean Uterga eta Otano Ezkurra II.a eta Barricarten kontra ariko dira.