Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, Haur eta Lehen Hezkuntzako 46 eskola-talde berri konfinatu dira, ikasleen artean koronabirus kasu positiboak agertu direlako. Konfinamendu-erabaki berriak joan den larunbatetik gaur arratsaldeko lehen ordura arte jakinarazi dira, eta 36 ikastetxetako 946 ikasleri eragiten diete, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 2,44 (61.450 ikasle).
Beraien etxeetan gelditu beharko duten ikasleen artean Sakanako hiru ikastetxeetako 36 ikasle daude: Irurtzungo Atakondoa eskolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 17 ikasle, Altsasuko Zelandi eskola publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 17 ikasle eta Burundako Iñigo Aritza ikastolako 2 ikasle.