Pilota

Martija eta Bengoetxea, Masters CaixaBankeko finalerdietan

Guaixe 2020ko ira. 15a, 10:42

Atzo 22 eta 20 irabazi zieten Elezkanori eta Aretxabaletari Villamediana de Ireguan jokatutako partida lehiatuan eta Masters CaixaBankeko finalerdietarako sailkatu diren laugarren bikoa dira

Atzo Oinatz Bengoetxeak eta Julen Martijak Danel Elezkano eta Andoni Aretxabaleta izan zituzten arerio Errioxako Villamediana de Ireguan, Masters CaixaBankeko Torneoko 13. jardunaldiko azkeneko partidan. Irabaziz gero, Masters CaixaBankeko finalerdietara sailkatuko ziren zuzenean Bengoetxea eta Martija, eta hori izan zuten helburu. Hala ere, kosta egin zitzaien, Elezkanok eta Aretxabaletak bikain jokatu zutelako eta markagailuan aurreratu zirelako nabarmen. Hala ere, leitzarrak eta Exeberrikoak eusten jakin zuten, egoerari buelta eman zioten eta markagailua irauli zuten, azkenean 22 eta 20 irabaziz, ederki sufritu eta gero. 

Horrela, Masters CaixaBankeko Txapelketarako finalerdietarako sailkatzea lortu dute Martijak eta Bengoetxeak, Artola-Rezusta, Altuna III.a-Imaz eta Olaizola II.a-Zabaleta bikoteekin batera. Tamalez, Ezkurdia eta Aranguren aukerarik gabe geratu dira.