Txirrindularitza

Alpeetan murgilduko da gaur Tourra

Guaixe 2020ko ira. 15a, 11:18

Imanol Erbiti, taldekideekin.

Roglicen eta Pogacarren arteko lehia gogorra aurreikusten da eta Gorka Izagirrek eta Imanol Erbitik euren liderrak podiumean sartzen eta Top-Tenean mantentzen saiatuko dira

Iritsi dira Alpeak. Frantziako Tourreko etapa ikusgarrienetakoen atarian gaude. Asteazkeneko etapa izango da etapa gogorrena, Alpeetako erregina, baina gaur Alpeetako aperitibo ederraz gozatzeko aukera izango dute txirrindulari zaleek. Le Tour-Du-Pin eta Villard-De-Lans artean lau portu izango dituzte txirrindulariek, tartean 1. mailako Saint Nizier du Moucherotte, helmugarako 20 kilometroren faltan. Abenturatzaileendako etapa edema. 

Primoz Roglic (Jumbo) eta Tadej Pogacar (UAE Emirates) txirrindularien arteko borroka espero da egunotan. Roglic da liderra, eta 40 segundora du Pogacar. Bi txirrindulariak gainontzekoak baino koska bat altuago daude. Hirugarrena Rigoberto Uran da (Education First), 1:34ra, eta laugarrena Miguel Angel Lopez (Astana), 1:45era. Eta hain zuzen ere Lopez bere liderraren alde lan andana egiten saiatuko da Gorka Izagirre (Astana), Lopez podiumera igo ahal izateko. Bestalde, Enric Mas (Movistar Team) 8. postuan dago sailkapenean, eta bere liderra Top Tenean mantentzeko eta ahal bada gora egin dezan dena emango du manol Erbitik.