Txirrindularitza

Gorka Izagirre eta Imanol Erbiti, Mundialetara joateko aurre aukeratutakoen artean

Guaixe 2020ko ira. 15a, 12:54
Gorka Izagirre dago aurre akeratutakoen artean, Imanol Erbitirekin batera.

Tourraren ondoren jakingo da Espainiako Txirrindularitza Selekzioko behin betiko txirrindularien zerrenda

Espainiako Txirrindularitza selekzioko  selekzionatzaile Pascual Momparlerrek, irailaren 24tik 27ra Imolan jokatuko diren txirrindularitza Mundialetarako aurre aukeratutakoen txirrindularien zerrenda kaleratu du. 17 txirrindulari daude bertan, tartean Imanol Erbiti (Movistar Team) eta Gorka Izagirre (Astana). Horietatik azkenean 8 hautatuko dituzte behin betiko zerrendarako. Tourra bukatzen denean egingo dute publiko behin betiko zerrenda.