Atletismoa

Emakumeak atletismoan trebatzera animatu dituzte

Guaixe 2020ko ira. 17a, 13:23
Bi neska korrika, Onddo Lasterketan. Argazkia: Artxiboa.

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak emakumeendako atletismo ikastaroa antolatu du, hastapen eta hobekuntza ikastaroak, urritik maiatzaren 21era arte, ostiraletan

Emakumeei askotan kosta egiten zaie korrika egitera ateratzea. Teknika ezagutza falta dela, norekin ateratzea ez dutela… horretarako antolatu zuen, hain zuzen ere, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskola, duela 9 urte. Izan ere, emakume batzuk korrika ikasteko teknikak jakitea ikasi nahi zuten, eta, aldi berean, emakumeak elkartzeko beharra, gero ezagunak egin eta korrikan batera joateko. Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskolan18 urtetik gorako emakumeek eman dezakete izena, adinez txikikoendako Sakanako Atletismo Eskola martxan baitago. 

Aurten ere martxan izango da eskola. Altsasuko Dantzalekuko pistan izanen da, urriaren 9tik aurrera, ostiraletan. Atletismo eskolan hasi berriak direnak hastapen ikastaroan ariko dira, 17:00etatik 18:00etara, eta atletismoan sakondu nahi duten emakumeendako hobekuntza ikastaroa antolatu dute, 18:15etik 19:15era. Monitorea Andoni Jaka Irurtzun izango da. 

Izena ematea urriaren 5 baino lehen egin beharko da, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus). Prezioa: 50 euro.