Txirrindularitza

Unai Aznar, Igor Arrieta eta Unax Trevejo Tafallako podiumean

Guaixe 2020ko ira. 18a, 10:45
Ferrer, Aznar eta Arrieta, juniorren mailako helmugan. Argazkia: Martin Early.

Juniorren mailako eta kadeteen mailako Tafallako Electricidad Alonso Txirrindularitza Sarian podiumera igo ziren gure txirrindulariak

Larunbatean Electricidad Alonso Txirrindularitza lasterketa jokatu zen Tafallan. Bi proba jokatu ziren, bata juniorrena (100 km) eta bestea, kadeteena. 

Junior mailako Tafallako proba oso gorabeheratsua izan zen. Azkenean hirukote batek hartu zuen aurrea, Adrian Ferrer (Mollet Club Ciclista), Hugo Aznar (Quesos Albeniz-Burunda) eta Igor Arrieta (Sakana Group-Aralar) txirrindulariek osatutakoa. Helmugara batera iritsi ziren eta esprintean Adrian Ferrer gailendu zen, Aznarren eta Arrietaren aurretik. 11 segundora Unai Aznar (Quesos Albeniz-Burunda) sartu zen. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Olaetxea (Sakana Group-Aralar) 13. tokian sartu zen, Sendoa Jauregi (Sakana Group-Aralar) 22. tokian, Aitor Alberdi (Sakana Group-Aralar) 23. tokian, Oihan Etxeberria (Quesos Albeniz-Burunda) 37. tokian eta Iker Mintegi (Quesos Albeniz-Burunda) 43. tokian. Igor Arrietak mendiko sailkapena irabazi zuen. 

Kadeteetan Unax Trevejo hirugarrena
Junior mailako lasterketarekin batera, larunbatean kadeteen mailako lasterketa hartu zuen Tafallak. Erasoz betetako lasterketa izan zen Tafallako kadeteena, eta azkenean Alvaro Martinek (Bici Aranda) ihes egin zuen eta bakar-bakarrik iritsi zen Tafallako helmugara (1:23:25). Unax Trevejo olaztiarra (Quesos Albeniz-Burunda) hirugarrena sartu zen, 22 segundora, eta Mikel Uncilla (Quesos Albeniz-Burunda) 7. postuan, 1:10era. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Aritz Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 20. postuan sartu zen, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz-Burunda) 21.ean, Mikel Regil (Quesos Albeniz-Burunda) 23.ean, Adrian Martinez (Sakana Group-Aralar) 27.ean, Alex Lopetegi (Sakana Group-Aralar) 35.ean eta Manex Zufiaurre (Sakana Group-Aralar) 56.ean. Quesos Albeniz-Burunda taldeak talde onenaren saria jaso zuen. 

Emakumezkoetan Laia Pugdefabregas (Nafarroa Ermitagaña) gailendu zitzaion bere taldekide Nahia Imaz altsasuarrari. Biak denbora berean sartu ziren, irabazletik 1:25era. 

Hurrengo egunean, igandean, XL. Azpeitia Saria jokatu zen (58,5 km), kadeteen mailako proba. Bertan lehiatu ziren Sakana Group-Aralar taldeko txirrindulariak. Mikel Arrasate (Aurrera Ondarroa) bakarrik iritsi zen helmugara, lasterketa ederra egin eta gero. Adrian Martinez 17. postuan sartu zen, Aritz Oiarbide 29. postuan, Manex Zufiaurre 37. tokian eta Alex Lopetegi 49.ean.