122.263 euro musika eskolendako

Guaixe 2020ko ira. 24a, 12:02
Irurtzungo musika eskolako ikasleen kontzertua. Artxiboa.

Sakanako bost musika eskolek Hezkuntza Departamentuaren ordainketa bi epetan jasoko dute.

Irurtzungo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olatzagutiko udalek Hezkuntza Departamentuaren 122.263,69ko dirulaguntza jasoko dute. Harekin herrietako musika eskolen gastuei aurre egiteko aukera izanen dute. Dirulaguntza banatzeko garaian departamentuak ikasle kopurua, aurreko urteko aurrekontua, aurtengo gastuak eta bestelakoak kontuan izateaz aparte, aintzat hartu du ikasturte batetik bestera musika ikasleren batek lanbideko edo goi mailako ikasketa arautuetan izena eman duen, edo espezialitate jakin batzuetan ikasleak dauden ere. 

Hiru finantzaketa bide dituzte udalen musika eskolek: udalak, ikasleak edo gurasoak eta Hezkuntza Departamentua. Teoriak dio eragile bakoitzak aurrekontuaren herena estali behar duela. Baina finantza arloak eragindako krisiak gobernuaren ekarpena txikitu zuen, musika ikasketak udalen eta ikasleen gurasoen bizkar utziz. 

Hezkuntza Departamentuak 3 milioi euro banatu ditu 50 musika eskolen artean. Ibarreko bost musika eskolek  kopuru horren % 4,075 jaso dute.

Udal musika eskolendako dirulaguntzak
Herria Udalaren ekarpena 2019an Eskolaren aurrekontuaren           % 33 2020an Zenbateko dirulaguntza Lehen ordainketa Bigarren ordainketa
Irurtzun 48.258,22 42.195,67 28.181,33 14.090,67 14.090,66
Lakuntza 34.253,59 40.420,05 28.259,32 14.129,66 14.129,66
Etxarri Aranatz 28.784,72 50.032,29 28.077,80 14.038,90 14.038,90
Altsasu 200.000,00 133.086,59 33.107,02 16.553,51 16.553,51
Olatzagutia 23.140,50 13.054,80 4.638,22 2.319,11 2.319,11
Guztira 334.437,03 278.789,40 122.263,69 61.131,85 61.131,84