COVID-19ak eragindako inpaktua arintzeko 307.063 euro

Guaixe 2020ko ira. 22a, 13:29
Ergoienako udaletxea.

Udalen gastu handiagoei eta diru-sarrera txikiagoei aurre egiteko dirulaguntza eman du Nafarroako Gobernuak.

COVID-19 gaitzak eragindako pandemia dela-eta, udalek hainbat neurri hartu behar izan zituzten korrika eta presaka. Premiazko neurri horiek aparteko gastua sortu zieten udalei. Udalak laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak udalen artean 10,5 milioi euro banatu ditu. Dirutza horren % 2,93, hau da, 307.963,87 euro Sakanako 15 udalek jasoko dute. Foru administrazioak COVID-19ak eragindako premiei aurre egiteko sortutako 25 milioi euroko Aparteko Funtsa sortu zuen. Hortik atera dira udalen artean banatutako 10,5eko milioiak. Gainontzeko 14,5 milioi euro toki-erakundeek inbertsioak egiteko bideratuko da. 

COVID-19aren inpaktua arintzeko dirulaguntza
Udala Laguntza
Altsasu 134.287,81
Arakil 7.912,91
Arbizu 35.332,67
Arruazu 2.645,73
Bakaiku 4.160,31
Ergoiena 4.155,34
Etxarri Aranatz 26.183,70
Irañeta 3.122,41
Irurtzun 28.859,34
Iturmendi 4.422,32
Lakuntza 14.814,77
Olatzagutia 18.757,97
Uharte Arakil 12.478,00
Urdiain 6.021,41
Ziordia 4.809,18
Sakana 307.963,87