Aldakin parte den I+G proiektu batek dirulaguntza jaso du

Guaixe 2020ko ira. 18a, 11:04
Aldakinen lantegia.

Minbiziaren toxikotasuna eta errepikapena iragartzeko adimen artifizialeko plataforma sortu nahi dute. Bestalde, Dinabideko aholkulari den Hirudi Sistemas 3D enpresak ere proiektu baterako finantziazioa lortu du.

Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak S3 estrategiarekin bat egiten duten Ikerketa eta Garapenerako (I+G) 13 milioi euroko dirulaguntza ebatzi du berriki. Adimen artifizialaren eta robotikoaren alorrean, Nafarroako Gobernuak bultzatuko hiru ekimenetako bateko partaide da Aldakin. Enpresa altsasuarra Automozioa eta Mekatronika I+G+B Fundazioaren, Nafarroako Unibertsitatearen eta Datbowmovalsys, Cistec eta Eversens enpresekin batera aurkeztu zen dirulaguntza deialdira eta ReInforce proiekturako 813.349 euro lortu dituzte. Egitasmo horren bidez minbiziaren toxikotasuna eta errepikapena iragartzeko adimen artifizialeko plataforma sortu nahi dute. 

Departamentuaren beste dirulaguntza bat jaso duen proiektua 3D3B-AVATAR da. Hartan parte hartzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Automozioa eta Mekatronika I+G+b Fundazioak, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioak, Miguel Servet Fundazioak eta, Iruña Tecnologias de Automatización, One Voxel eta Hirudi Sistemas 3D enpresek. Azken hori Sakanako Garapen Agentziak sustatu duen Dinabide, digitalizaziorako guneko aholkulari Mikel Arbeloarena da. Haien asmoa da giza hesi hematoentzefalikoaren hiru dimentsioetako eredu bat sortzea, Alzheimer gaixotasuna duen paziente baten ezaugarri estrukturalak, funtzionalak eta fluidodinamikoa erreproduzitzeko. 1.299.279 euroko laguntza jaso dute.