Autobian hesia aldatzen

Guaixe 2020ko ira. 24a, 11:40
Hesitutako autobian barna kamioia.

Egungoaren ordez ia bi metro luze eta zulo txikiko sarea jartzen ari dira.

Sakanako Autobia (A-10) hesitzen ari dira azken asteetan. Joan den urtean, garai honetan, Etxarren eta Lakuntza arteko zatian zegoen hesia berri bategatik ordezkatu zuten. Hesi zaharrak metro pasako altuera eta hesiak berak zulo handiak zituen. Haren partez jartzen ari diren hesi berria eraikinetako itxiturak egiteko jartzen denaren parekoa da. Ia bi metroko altuera eta sarea zulo txikiak ditu. Autobian ibilgailuak ziztu bizian dabiltzanez, animaliak hara ez sartzeko funtzioa dute hesi horiek. Baina, aldi berean, animalien mugikortasunerako traba dira ere.