Kulturak sektorearen "Alerta Gorria" salatu du

Guaixe 2020ko ira. 18a, 09:18
Kultur langileen mobilizazioa Iruñean. @EHBILDUIRUNEA

Kultur arloko profesionalak kalera atera ziren atzo Iruñean, 'Alerta Gorria' izeneko ekimenak antolatuta

Kulturaren sektoreak aurrera egiteko dituen zailtasunak salatzeko kultur arloko langileek mobilizazioak egin zituzten atzo, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon. Alerta Gorria ekimenak deitu zituen mobilizazioak. Kultura segurua dela aldarrikatu zuten, eta horren adierazle kultur langileen agerraldiak izan ziren: Zutabetan banatuta eta segurtasun distantziak mantenduz Iruñeko Gaztelu plaza eta Nafarroako Parlamentura arteko tartea bete zuten. Alerta Gorriaren ekimenarekin administrazioari eta industria sailei eskatzen diete datozen asteetan sektoraren iraupena bermatzeko neurriak hartzea.