Pilota

Emoziorik ez Masters CaixaBank Torneoko azken jardunaldian

Guaixe 2020ko ira. 18a, 11:04
Ezkurdia Masters CaixaBankeko Torneoko finalerdietatik kanpo geratu da.

Zabaleta eta Martija finalerdietarako sailkatuta daude eta Ezkurdia finalerdietatik kanpo geratu da

Masters CaixaBank Torneoko 14. eta hasierako ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da asteburuan baina ez dago misteriorik, aurreko asteburuan jokatutako azken aurreko jardunaldiak finalerdietara sailkatuko diren 4 bikoak zein izango diren argitu baitzuen. 

Artola eta Rezusta liderrak (11 puntu), Altuna III.a-Imaz bigarrenak (9 puntu), Olaizola II.a-Zabaleta hirugarrenak (9 puntu) eta Bengoetxea VI.a-Martija laugarrenak (8 puntu) dira Masters CaixaBank Torneoko finalerdietarako sailkatu direnak. Ezkurdia eta Aranguren atean geratu dira (7 puntu), baina ez dute lehen lau postuetan sailkatzerik izan.

Hortaz, asteburuan jokatuko den azken jardunaldiak ez du aparteko emoziorik izango, baina pilotariak euren itxura onena emanda despeditu nahiko dute Masters CaixaBank Torneoa. Gaur Bengoetxea VI.ak eta Martijak finalerdietan ere arerio izango dituzten Altuna III.a eta Imaz izango dituzte aurkari, eta larunbatean Ezkurdia eta Aranguren eta Olaizola II.a eta Zabaletaren arteko partida hartuko du Hondarribiak. Bukatzeko, Jaka-Albisu Artola-Rezustaren kontra lehiatuko dira bihar Atarrabian eta Urrutikoetxeak eta Irribarriak Elezkano II.a eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari bihar Artaxonan. 

Master CaixaBank: 14. eta azken jardunaldia
Bengoetxea VI.a-Martija / Altuna III.a-Imaz (ostiralean, 21:15ean, Lizarran)
Olaizola II.a-Zabaleta / Ezkurdia-Aranguren (larunbatean, 20:00etan, Hondarribian)
Jaka-Albisu / Artola-Rezusta (larunbatean, 19:00etan, Atarrabian)
Urrutikoetxea-Irribarria / Elezkano II.a-Aretxabeleta (larunbatean, 18:00etan, Artaxonan)