Uda bukatu aurretik, argazki lehiaketaren irabazleak

Guaixe 2020ko ira. 18a, 11:32
2020ko Udako argazki lehiaketaren argazki irabazlea: Ura gara.

Uda berezi honetan ere Guaixek argazki lehiaketa jarri du martxan. Aurreko astean jakinarazi genituen argazki irabazleak: Ura gara eta Urpean. 

Uribe Kostako Casa de Marinos hotelean bi gau gosariarekin irabazi du Iaio Arratibelek Ura gara argazkiagatik. Uretan jolasten ari diren haurrak dira irudiaren protagonistak, eguzkia lagun dutela. Epaimahaiaren saria jaso du Arratibelek. Irakurleen bozketako irabazlea David Tijero Osorio izan da. Boto gehien jasio zituen argazkiak haur bat piszina batean agertzen da. Argazki oso freskagarria. Errigorako saskia irabazi du Tijerok. 


2020ko Udako argazki lehiaketan boto gehien jaso dituen argazkia: Urpean.