Txirrindularitza

Gorka Izagirre eta Imanol Erbiti ez dira Mundialetara joango

Guaixe 2020ko ira. 21a, 10:05
Gorka Izagirre, Astanako taldekideekin, Tourreko bukaeran.

Bi sakandarrak Espainiako selekzioko aurre zerrendan zeuden, baina azkenean ez dira Imolako Mundialetara joango

Espainiako elite mailako selekzionatzaile Pascual Momparlerrek irailaren 24tik 27ra Italiako Imolan jokatuko diren Munduko Txirrindularitza Txapelketetara zein talde eramango duen azaldu zuen atzo. 17 txirrindularien aurre selekzioan Gorka Izagirre eta Imanol Erbiti zeuden, baina behin betiko zerrendatik erori dira bi txirrindulari sakandarrak. Ondoko txirrindulariek osatzen dute Espainiako selekzioa: Alejandro Valverde, Enric Mas, Marc Soler, Mikel Landa, Pello Bilbao, Luis Leon Sanchez, Jesus Herrada eta David de la Cruz. 32 km-ko erlojupekoa ostiralean jokatuko du Pello Bilbaok eta lasterketa (259,2 km) igandean jokatuko da.