Futbola

Nafarroako futbol erregionalaren entrenamenduetarako eta ligarako datak, zehaztuak

Guaixe 2020ko ira. 23a, 11:17
Aldaketarik ezean, urrian hasiko dira entrenamenduak eta azaroan ligako txapelketak.

COVID-19 pandemia dela eta aldaketarik ezean, Preferenteko entrenamenduak urriaren 17an hasiko dira, 1. Maila Autonomikoko entrenamenduak urriaren 24an, erregional mailakoak urriaren 31n, jubenilen 1. mailakoak urriaren 17an eta 2. mailakoak urriaren 31n

COVID-19 pandemiaren egoera okertzen ez bada, Nafarroako Futbol Federazioak antolatzen duen futbol erregionalak itzulera datak zehaztuak dauzka, bai entrenamenduzkoak eta baita liga hasierakoak ere. 

Entrenamenduei dagokionez, Preferente mailan dabilen Etxarri Aranatz eta Jubenilen 1. mailan ariko den Lagun Artea izango dira entrenamenduekin hasiko diren Sakanako lehen futbol taldeak. Preferente mailako eta Jubenilen 1. mailako entrenamenduak urriaren 17an hasiko dira, eta ligari azaroaren 8an ekingo diote bi taldeek. 

Aste bat beranduago hasiko da lanean aurten kategoria mustuko duen Lagun Arteak. 1. Maila Autonomikoan ariko da Lagun Artea, eta entrenamenduak urriaren 24an hasiko ditu. Ligari, aldiz, azaroaren 15ean ekinen dio talde lakuntzarrak. 

Beste aste bat itxaron beharko du erregional mailan dabilen Altsasuk eta gazteen 2. mailako Etxarri Aranatzek eta Altsasuk. Entrenamenduak urriaren 31n hasiko dituzte, eta liga azaroaren 22an.