Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 2.883 ikasle daude konfinatuta Nafarroan. Bi ziklo horietako ikasleen % 4,64. Herenegun konfinatu zituzten 14 ikastaldeetako bat Iñigo Aritza ikastolakoa da, Lehen Hezkuntzako 3. mailako 16 ikasleak.
Departamentuak joan den astean jakinarazi zuenez, beraien etxean gelditu ziren Irurtzungo Atakondoa eskolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 17 ikasle, Altsasuko Zelandi eskola publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 17 ikasle eta Burundako Iñigo Aritza ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 24 ikasle. Horiek guztiak dagoeneko klasean dira. Nafarroan, guztira, 1.508 ikasle bueltatu dira aste hasieran klasera.