Udalek Nafarroako Gobernuaren 772.657,02 euro jasoko dituzte

Guaixe 2020ko ira. 28a, 12:36
IraƱetako ikuspegia.

COVID-19ren eraginaren aurrean ekonomia suspertzeko neurriak finantzatzeko izanen dira,  besteak beste, mugikortasun jasangarriari, Interneteko banda zabalari edo energia eraginkortasunari lotutako inbertsioetarako bideratu beharko dute.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak 13,5 milioi euro ordaindu dizkie udalei aste honetan. Kopuru horren % 5,72, 772.657,02 euro, Sakanako udalek jaso dute. Diru horrekin toki entitateek COVID-19ren eraginari aurre egiteko ekonomia suspertzeko neurriak hartzeko aukera izanen dute. Besteak beste finantzagarriak diren jarduerak dira energia-eraginkortasunarekin, hiri-mugikortasun jasangarriarekin, udal-eraikinen egokitzapenarekin, banda zabaleko konektibitatearekin eta uraren erabileraren eraginkortasunarekin lotuta egiten dituzten inbertsioak. Heldu den urteko irailaren 30era arte egin ditzakete inbertsioak. Baina inbertsioaren % 15 gutxienez udalaren kontu izan beharko du.

Jarduera horiek, udal-azpiegiturak eta -zerbitzuak hobetzea lortzeaz aparte, bat egiten dute Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunarekin eta 2030erako Garapen Iraunkorreko Helburuekin; tokiko sektoreak, gainera, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta gure herri eta hirietan isurketak murrizten laguntzen du.

COVID-19ren eraginari aurre egiteko ekonomia suspertzeko neurriak hartzeko dirulaguntza
Herria Populazioa Kopurua
Altsasu 7.443 155.000,00
Arakil 933 44.288,00
Arbizu 1.104 65.000,00
Arruazu 110 19.000,00
Bakaiku 362 19.000,00
Ergoiena 372 21.036,80
Etxarri Aranatz 2.483 95.804,02
Irañeta 172 19.000,00
Irurtzun 2.233 86.528,20
Iturmendi 403 19.000,00
Lakuntza 1.279 65.000,00
Olatzagutia 1.489 65.000,00
Uharte Arakil 805 40.000,00
Urdiain 653 40.000,00
Ziordia 348 19.000,00
Sakana 20.189 772.657,02