Bakaiku eta Urdiain arteko autobiako 4 km-ak irailaren 6tik erabilgarri bazeuden ere, hilaren 17ko 12:35ean zabaldu zen Lakuntza eta Altsasu arteko tartea. Sakanako Autobiak (A-10) 12.980 milioi pezetako aurrekontua izan zuen (Kontu Ganberak gerora esanen zuen % 33ko gainkostua izan zuela). Lau zatitan egin ziren lanak: Etxarren-Irañeta (1993ko otsailean irekia), Irañeta-Lakuntza (1993ko garagartzaroan 24an zabaldua), Lakuntza-Etxarri eta Etxarri Aranatz-Altsasu. Hala ere, Altsasuko lotura gunea egitea eta Ziordia eta Olaberria arteko N-1 errepidearen bikoizketa falta ziren.