Ikasgela bat gehiago konfinatuta

Guaixe 2020ko ira. 29a, 14:28
Ikasgela bat hutsik.

CVOID-19 koronabirus kasu positiboak atzeman eta gero, Altsasuko bi ikastalde (33 ikasle) eta Olatzagutiko beste bi talde (24 ikasle) etxean daude. Irurtzunen beste gela bateko ikasleak konfinatu dituzte. Ibarrean guztira 71 daude egoera horretan. 

Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, azken 24 orduetan zazpi ikastetxeetako 153 ikaslek konfinatzeko agindua jaso dute. Horien artean daude Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 14 ikasle. Sakanan badira ikasle gehiago konfinatuta. Ostegunaz geroztik hala daude Olatzagutiko Domingo Bados eskolako 24 ikasle. Lehen Hezkuntzako lehen mailako 8 ikasle eta Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urte arteko 16 ikasle. Bestalde, hilaren 22tik konfinatuta daude Iñigo Aritza ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako 16 ikasleak. Bestalde, ostiralaz geroztik Altsasun bi ikastalde konfinatuta daude, guztira 33 ikasle: Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 19 ikasle eta Zelandi eskolako Haur Heziketako laugarren mailako 14 ikasle. 

Azken 24 orduetan, ordea, beste hainbat ikastetxetako 7 taldetako 153 ikasle konfinatzeko agindua eman da. Horiekin, gaur egun 2.086 ikasle daude konfinatuta Nafarroa osoan, hau da, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 3,36. 103 talde daude konfinatuta, eta talde guztien % 2,95 dira bi zikloetan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako Nafarroako sare publikoko eta itunpeko ikastetxeetako 4.888 ikasle jada ikasgeletara itzuli dira konfinamenduko egunak igaro ostean. 241 ikasle talde egonkorreko kideak dira jada aurrez-aurreko eskolak jasotzen ari direnak; irailaren 4an ikasturtea hasi zenetik, beraien geletan COVID-19aren kasu positiboak antzeman ostean zehaztutako isolamendu egunak bete dituzte ikasleok.