Lesakako Arranopola eta Malerreka-Baztango Bertsonautak taldeak aurrez aurre izango dira gaur, ostirala, Goizuetan, 18:30ean, udaletxeko ganbaran. Edukiera mugatua izango da, eta sarrerak aldez aurretik eros daitezke 3 eurotan, herriko estankoan. Ordu berean, Jauntsaratzeko Apeztegiberriko ganbaran, Berako Lamixene eta Barañaingo Hego Haizeak taldeak ariko dira. Sarrerak Apeztegiberrin eta Latasako Biltegian eros daitezke sarrerak 3 eurotan.
Goizuetan eta Jauntsaratsen erabakiko da pandemia finalera joanen diren bi taldeak. Filnala urriaren 17an, 17:00etan, Lizarrako Ikastolako areto nagusian jokatuko da. Leitzako Atekaberts komeni taldeak dagoeneko eskuratu du han kantatzeko txartela. Sarrerak dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian eta Lizarrako Ikastolan eskuragai daude. Gainera, Guaixek bi sarrera zozketatzen ditu. Zozketan parte hartzeko Bardoak20 hitza telegram edo Whatsapp bidez 661 523 245 zure izen-abizenekin batera bidali. Azken eguna urriaren 15ean, ostegunean, izanen da, eta irabazleen izen abizenak guaixe.eus-eko Zozketak atalean agertuko dira.