Udalen edo kontzejuen jabetzako Nafarroako tokiko kontsultategien eta kontsultategi laguntzaileen funtzionamendu-gastuak finantzatzeko, Osasunbideak toki-erakundeen artean 935.534 euro banatu ditu. Kopuru horren % 4,88, 45.743,80 euro, Sakanako toki entitateek jasoko dute. Diru hori herrietako osasun azpiegituraren mantentze eta funtzionamendu gastuak ordaintzera bideratuko da (telefonoa, gasa, argindarra, garbiketa eta abar).
| Mediku kontsultategien funtzionamendu gastuei aurre egiteko dirulaguntza | ||||
| Oinarrizko osasun eskualdea | Kontsultategia | Mota | Azalera | Dirulaguntza |
| Irurtzun | Arruazu | I | 45 | 1.975,50 |
| Hiriberri Arakil | I | 44 | 1.931,60 | |
| Ihabar | I | 10 | 439,00 | |
| Irañeta | I | 36 | 1.580,40 | |
| Uharte Arakil | III-A | 162 | 7.111,80 | |
| Etxarri Aranatz | Arbizu | II | 79 | 3.468,10 |
| Bakaiku | II | 69 | 3.029,10 | |
| Dorrao | I | 48 | 2.107,20 | |
| Iturmendi | II-A | 78 | 3.424,20 | |
| Lakuntza | II-A | 83 | 3.643,70 | |
| Lizarraga | II | 52 | 2.282,80 | |
| Unanu | I | 42 | 1.843,80 | |
| Urdiain | II | 58 | 2.546,20 | |
| Altsasu | Olatzagutia | III-A | 179 | 7.858,10 |
| Ziordia | II | 57 | 2.502,30 | |