Txirrindularitza

Nafarroako Erlojupekoko Txapelketa jokatuko da gaur Los Arcosen

Guaixe 2020ko urr. 5a, 13:08

Nafarroako Erlojupekoa Iturmendin jokatu zenetako batean.

Nafarroako Zirkuituak 23 urtez azpikoen, juniorren, kadeteen eta emakumezkoen Nafarroako Erlojupekoko Txapelketa hartuko du gaur, astelehena

Gaur, astelehenarekin, Nafarroako Erlojupekoko Txapelketa jokatuko da Nafarroako Zirkuituan, Los Arcosen. 23 urtez azpikoak, juniorrak, kadeteak eta emakumezkoak lehiatuko dira, 16:30etik aurrera hasiko den txapelketan. 

23 urtez azpiko eliteek, gizonezkoek eta emakumezkoek, 20 km osatu beharko dituzte (zirkuituari 5 itzuli), juniorrek 16 km (zirkuituari 4 itzuli eta kadeteek 8 km (zirkuituari 2 itzuli). 

Asteartean afizionatuen Nafarroako Errepideko Txapelketa, toki berean
Asteartean Nafarroako Zirkuituak Los Arcos Zirkuitua Sari Nagusia hartuko du, eliteen mailako eta 23 urtez azpiko afizionatuendako baliagarria den lasterketa. Txirrindulariek 30 itzuli egin beharko dizkiote zirkuituari, 120 km osatuz.