Lehen Arretako osasun zerbitzuaren alde

Guaixe 2020ko urr. 6a, 13:10
Nafarroako Osasun Plataformaren kontzentrazio bat Iruñean.

Nafarroako Osasun Plataformak “Zure osasun etxea defendatu” lelopean kontzentrazioak deitu ditu osasun etxeen parean lastaileko asteazkenetan 11:00etan.

Lehendik ona ez zen Lehen Arretako osasun zerbitzuaren egoerak are gehiago okertu du COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak. Osasun sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoaren alde egiten duen Nafarroako Osasun Plataforma kezkatuta dago osasun-etxeetako egoerarekin. Lehen Arretako osasun zerbitzuan material baliabide eta langile gehiago beharrezkoak direla aldarrikatzen du. Horretaz aparte, eskatu dute herritarrei arreta egokia ematea. Gainera, egunerokoan egoera zailean lanean ari diren profesionalen lana aitortu nahi dute. 

Lastaileko asteazken guztietan osasun etxeen parean kontzentratzera deitu du plataformak. Aurreneko bilkura bihar izanen da, 11:00etatik 11:15era.