Sarean Euskaraz programa ibarrera etorriko da

Arbizun robotika ikastaroa izanen da hilaren 24an, 10:00etatik 13:00etara, liburutegian. Altsasun, berriz, 3D inprimagailu ikastaroa izanen da azaroaren 7an, 17:00etatik 20:00etara, Intxostiapunta gazte gunean.

Nafarroako Gobernuak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzeko eta ezagutzera emateko baita euskarazko kultura digitala sustatzeko antolatu du Sarean Euskaraz programa. 10 ikastetxeren bidez 925 ikaslerengana iritsiko da. Gainera, 23 herrietan doako tailerrak eskainiko dituzte. Izen ematea dagoeneko zabalik dago.