Txirrindularitza

Espainiako Vuelta telebistaz jarraitzeko gomendioa egin die antolakuntzak zaleei

Guaixe 2020ko urr. 7a, 11:54
2014an Vuelta Aralarren despeditu zenean.

Vueltako 2. etapa urriaren 21ean pasako da Sakanatik

Espainiako Vuelta geroz eta gertuago dago, eta COVID19 pandemiaren aurrean txirrindula zaleei etxean geratu eta Vuelta etxetik ikus dezaten gomendatu die Vueltako zuzendari Javier Guillenek. 

Nafarroako Gobernua oraindik ez da Vueltaz mintzatu, baina Eusko Jaurlaritzak atzo azaldu zuen Arrateko eta Orduñako portuak itxi egingo dituztela bertan ikusleak ez pilatzeko. Beraz, txirrindulariek ikuslerik gabe igo beharko dituzte Arrate eta Orduña mitikoak. Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak ez du oraindik ezer adierazi Urbasa eta Aralarko portuetan gertatuko denaz, baina antzeko neurriak espero dira.