Txirrindularitza

Nahia Imaz txapelduna, Tadeo bigarrena eta Uncilla hirugarrena larunbatean Atarrabian

Guaixe 2020ko urr. 8a, 14:05
Tadeo eta Uncilla podiumean, txapeldunaren ondoan. Argazkia: Utzitakoa.

Larunbatean kadete mailako lasterketa jokatu zen Atarrabian. Emakumezkoetan Nahia Imaz gailendu zen eta gizonezkoetan Tadeo bigarrena eta Uncilla hirugarrena sailkatu ziren, Alvaro Martinen atzetik

Larunbatean kadeteen mailako Atarrabia Sari Nagusia jokatu zen, 55 km-ko lasterketa gorabeheratsua. 31 txirrindularik lortu zuten proba despeditzea, eta proba helmugara batera iritsi zen laukote baten artean erabaki zen. Azkarrena Bici Aranda taldeko Alvaro Martin izan zen (1:15:01), Aimar Tadeo lakuntzarraren (Sakana Group-Aralar) eta Mikel Uncilla etxarriarraren (Quesos Albeniz-Burunda) aurretik. 
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Unax Trevejo (Quesos Albeniz) 11. postuan sailkatu zen, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 18.ean,  Alex Lopetegi (Sakana Group) 19.ean, Adrian Martinez (Sakana Group) 21.ean, Mikel Regil (Quesos Albeniz) 22.ean, Ander Villalobos (Quesos Albeniz) 23.ean eta Manex Zufiaurre (Sakana Group) 24.ean.

Emakumezkoetan helmugara batera sartu ziren Nahia Imaz altsasuarra eta Nafarroa Ermitagaña taldeko bere taldekide Laia Puigdefabregas, baina Nahia Imaz gailendu zen.