Tontorrak plazengatik aldatuta

Guaixe 2020ko urr. 8a, 19:57

Sarek mendi tontorretatik herrietako plazetara jaitsi zituen bere aldarrikapenak larunbatean.

Sarek, Izan Bidea dinamikaren barruan, Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko deialdia bertan behera utzi zuen eguraldiagatik larunbatean. Baina herrietako plazetan elkartzera deitu zuen, preso eta iheslariek bizi duten egoerari aterabidea eman behar zaiola adierazteko. Sareko ordezkariek adierazi zutenez, “jendarte honek konponbidearen bidea gauzatu nahi du; preso eta iheslarien etxerako bidea eta elkarbizitza eta bakerako bidea”. 

Aldi berean, lastailaren 24an Donostian Resolution! Etxean! lelopean eginen den manifestaziora joateko dei egiteko baliatu zituzten herrietako kontzentrazioak. Sarekideek azaldu dutenez, “unea da, gehiengoak aldaketa nahi dugula, egoera hau ezin dela betikotu eta elkarbizitzaren baitan aurrera egin ahal izateko, salbuespeneko espetxe politika bertan behera utzi eta presoen etxeratze-prozesua abian jartzea ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu”.